ZER EGITEN DUGU

Gizarte berrikuntza

HIRI ETA GIZARTE BERRIKUNTZA

gallery/lur_innov_social
gallery/lur_dis_urb_sost-2
gallery/lur_infanciayjuve

Herritarren parte-hartze prozesuak diseinatzen eta garatzen ditugu,  adostasun handiagoa lortzen lagunduz arlo ezberdinetan (besteak beste, planeamenduan, hiri-diseinuan, ingurumenean, ekonomian) eta eskala ezberdinetan (lurraldea, udalerria, auzoa, espazio publikoa, eraikina). Hirigintza barneratzaileri buruzko proiektuak ere gauzatzen ditugu, bai ume, gazte eta helduekin, besteak beste, baita genero hirigintza eta ekintzailetza dinamizazioa ere.

 

Berrikuntza eta ikerketa proiektuetan hiri jasangarrien diseinuaren arloan irtenbideak eskaintzen ditugu. Baita hainbat plan ezberdinetan ere, besteak beste: hirigintza planetan, estrategikoetan, hiri zaharberritzetan, paisaia eta egokitze planetan; eta bereziki klima-aldaketaren erronkaren inguruko planetan. Arkitektura bulegoko lanen artean eraikin proiektuak burutzen ditugu, beti bezeroen nahiak ezagutu eta betetzeko asmoz, eta ingurumenarekiko errespetu handia adieraziz. Besteak beste, zaharberritze proiektuak, eraikin berrien proiektuak, txosten teknikoak ,eta abar.

Ume eta gazteekin heziketa eta diseinu kolaboratiboren bidezko proiektuak gauzatzen ditugu, beraien ikuspuntuak eta asmoak barneratuz eta, aldi berean, beraien inguruekiko, interesa eta ikuspuntu kritikoa garatzen lagunduz. Ekintza hau guztia umeekin hiri hobeak diseinatzen proiektuaren bitartez osatzen da.

Hiri diseinu eta arkitektura jasangarria
Haurtzaroa eta gazteria
Genero ikuspegia
Adineko lagunkoia

Euskadi Lagunkoian kokatutako proiektuak gauzatzen ditugu, adinekoek eta, oro har, herritarrek auzoak eta inguruneak hobetzen parte har dezatela bultzatzeko, zahartu ahala nork bere bizimodua izaten jarraitu ahal izateko. Proiektu hau Osasunaren Mundu Erakundeak sustatuko Age-friendly Environments Programme ekimenean oinarritzen da.

Genero ikuspegia hiri diseinuan eta plangintzan integratzeko proiektuak egiten ditugu, horiek bai emakumeen bai gizonen premiak betetzeko asmoz, berdintasuna bultzatuz eta dauden desberdintasunak ezabatuz.

gallery/lur_urb_mayores
gallery/lur_urb_genero

Hiri inguruneen bilakaera eta eraldaketa jasangarria lortzen laguntzen dugu, diseinu elkarlaneko eta barneratzailea erabiliz.

Denontzat diseinatzen, denokin diseinatuz.