LUR studio bi arkitektoz sortua izan da 2018an, Jone Belausteguigoitia Garaizar eta Jon Laurenz Senosiain, beraien esperientzia eta ibilbide profesionalak praktikan jarri nahian. Besteak beste, gizarte eta ingurumen berrikuntzan, hiri arlora egokituz, baita lurralde paisaia eta arkitektura arlotan ere. Horrez gain, taldekide eta kolaboratzaile anitzek osatutako sare zabal eta tinkoarekin lan egiten du, bere proiektu guztietan erantzun aproposena emateko asmoarekin.

Jone Belausteguigoitia Garaizar

 

Lur Studio-ko sortaileetako bat,,Jone arkitektoa da Nafarroako Unibertsitatean ikasia (2001 Hirigintza berezitasunarekin). Doktoretzaren erdia (DEA) (Madrileko Unibertsitate Politeknikoan, 2005) eta MASLA, Paisaia Arkitekturan Ikerketa Sakoneko Masterra, (University of British Columbia, Kanada, 2007) non bere master proiektua hiri birsorkuntza jasangarrian oinarrituta izan zen. Gaur egun doktoregoa egiten ari da, EHUko Diziplinarteko  Estrategia Zientifikoak Ondarean eta Paisaian (DEZOP) Doktorego Programan.

Jonek 20 urteko esperientzia dauka arkitekto gisa eta 15 urte parte-hartze prozesuetako esperientziarekin. Azken urteotan, ume eta gazteekin hainbat proiektu burutu ditu, baita ekintzailetza dinamizazioetan, genero hirigintzetan, eta hiri gatazken bitartekaritza proiektuetan ere. 2015etik aurrera Jonek Createlli enpresarekin batera elkarlanean aritzen da, elkar sorkuntza eta parte-hartze digitalean oinarritutako enpresa izanik.

NOR GARA

Jon Laurenz Senosiain

 

Lur Studio-ko sortaileetako bat, Jon arkitektoa da Nafarroako Unibertsitatean ikasia (2001 Hirigintza berezitasunarekin). Doktoretzaren erdia (DEA) (Madrileko Unibertsitate Politeknikoan, 2005) eta MASLA, Paisaia Arkitekturan Ikerketa Sakoneko Masterra, (University of British Columbia, Kanada, 2007) non bere master proiektua fatxada begetalen ekarpena hiri jasangarrietan izan zen. doktoregoa egiten ari da, EHUko Diziplinarteko  Estrategia Zientifikoak Ondarean eta Paisaian (DEZOP) Doktorego Programan. ​​​​​​​

Jonek 20 urteko esperientzia dauka arkitekto eta ikertzaile gisa bereziki hiriko azpiegitura berdeetan eta arkitektura ekologiko eta osasungarrian. 2013tik aurrera Ekinn Ekoinnovating enpresaren bazkide eta sortzailea da, bere bazkidea den Marc Oliver Rips arkitektoarekin batera.

Sofía Hierro Pérez-Agote

 

Sofía kazetaria da Euskal Herriko Unibertsitatean ikasia (2019). Gaur egunean Marketing Digitalari buruzko Master-a egiten ari da, Madrileko Complutense Unibertsitatean.

Partaidetza prozesu ezberdinetan lan egin du. Besteak beste, batzuk hirigintza barneratzailearekin lotutakoak, baita genero ikuspegiarekin. ​​​​​​​

Sofíak komunikazio-arloan lan egiten du, batez ere.

Irati Alonso Erkoreka

 

Irati goi-mailako arkitektoa da (Donostia, 2016). Createllin egiten du lan eta LUR Studiorekin elkarrekin egiten du lan proiektu gehienetan. Aholkularitza-enpresa batean lan egiten zuen, 2016. urtean, nazioarteko ikerkuntza beka baten eskutik C3PO proiekturako Createllin lanean hasi zen arte. ​​​​​​​

Irati Bilboko Createlli taldearen parte da eta 2017an Hirigintzan masterra egin zuen (IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea).

Lucía Olavarri Casado

 

Lucía arkitektoa da ETSAV-UPCn graduatua (Bartzelona, 2017) eta Arkitektura Masterra du KTHn (Stockholm, 2019).

2017an Senegalen nazioarteko lankidetza-proiektu batean parte hartu zuen, eta hurrengo urteetan Stockholmen arkitekturako eta hirigintzako bi bulegotan parte hartu zuen.

Gaur egun, ikastaroen bidez, hirigintza inklusiboaren, genero-ikuspegiaren eta parte-hartzearen arloko prestakuntza ematen jarraitzen da.